XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urteak eta eguzkia

BEIN 70 bat urteetara iritxi ezkero, juntura eta ezurretako gaitzak ez dira gugandik urruti izaten.

Leentxeago ere bai agian, baiña adin ontara iritxi diranen artean, gaitz oien atzaparretan eroriak egoten dira geienak.

Gaixotasun orrek ematen dituan suprikizunak arintzeko, eguzkia artzea ona dala entzun izan degu.

Miña kentzeagatik edo beste askok alaxe egiten dutelako, eguzkitan beltzteko oitura sartua dago gure artean.

Ez gazteetan bakarrik.

Denbora aldi bat kanpoan pasata, barru-kolore ori-zuriaren ordez eguzkiak ematen duan osasun itxura ederrarekin pertsona eldu asko ikusten da.

Eguzki printzak oso onak omen dira osasunerako. Oraingo orduetan, amabietatik ordubatera artekoak omen dira indartsuenak.

Berez ona izan arren, eguzkia ere bere neurri batean artu bear da, eta badira oso kontuan eduki bearreko baldintza batzuek.

Eguzkia artzeko asmoa degunean, ondartzara edo mendira joanda bat-batean eguzkitan jartzea ez da ona.

Sendagilleak diotenez, eguzkia artzen pixkanaka asi bear da. Lenbizitik, aldiko amar minutu naikoa dira eguzkitan egoteko, eta goizean, eguzkia indartu baiño len.